Düala 5 urte instalatü zen Serge Resnikov entrepresa honekilan, geroztik 5 lanpostü sortü dütü, eta beste 5 sortü gei dütü
Büztinez egiten diren pastilla zonbaitekilan hasi zen entrepresa hau, ziloak egiten diren güneen tapatzeko eta hurren babesteko erabilirik dira.
Izan petrolioa, gasa, edo beste mineral bat üstiatü ondotik lür batetarik, kozadürarik ez igaiteko erabilirik dira.
Hortaz gain beti ber printzipioarekin beste ekoizpen zonbait egin nahi dütü ; uholdeen kontrako brika zonbait, sartzeetan ezarten direnak eta hurra ez direnak üzten batere igaiten.
Ondoko 2 urtetan langile zionea doblatü behar lüke hainbat manaketa üken beitütü, eta horrentako ere azken denboretan Mauleko lantegi ohi bat erabilten dü bere ekoizpenen begiaratzeko, Barkoxekoa txipiegi izanki.
Justoki nahi lüke han beste bastimentü bat eraiki 1000 tonako presa baten jinarazteko.
Büztinaz gain, kabalentako erabilten diren gatz brikak egiteari pentsatzen ari da ere. Serge Resnikow entrepresa nausia alkarrizketatü dügü.
Holako pastillak dütüe egiten haboxienik. XIBEROKO BOTZA
Uholdeen kontreko brika zonbait ere proposatzen dütüe. XIBEROKO BOTZA