Güneak bere urtebürüa kabaret gaüaldi batekin ospatüko dü

Catwook konpaniako Cyndi Gomez eta Jon Foucher, Bonbonbeltz konpaniako Maika Etxekopar eta Gaïa Oliarj Ines antzerkilariak Tokiaren kaserna arrahartü züen igaran larazkenean.

Güneak bere urtebürüa kabaret gaüaldi batekin ospatüko dü
Jon Foucher, Maika Etxekopar, Cindy Gomez eta Gaïa Oliarj Ines Günea-ko antzokian. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/10/28 10:19

Jon, Cundy, Maika eta Gaïak haien sorkuntzak Günean lantzen dütüe, atelierrak eta erresidentziak proposatzen, bai eta ere animazione zonbait eüskaraz, frantsesez eta españolez. Haien urtemüga ospatzeko Kabaret gaüaldi bat pentsatü düe, igaran urtean bezala.

Ürrietaren 29an 17:00etarik aitzina la Grande illusion alkarteak animazione proposatüko dü haurrentako. 19:30tarik harat jateko eta edateko badate eta 20:30tarik harat Kabaret bero-beroa badükezüe. Kümitetan : Txoborra magoa, Mekreatura, Banakike konpaniatik Battitta Altzuet, PEA musika esperimentala, Martzelina, Kantaplaze kürra eta Guatemalako Benjamin Arebalo.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu