Horra diren faktürretan xehetarzün zonbait agertzen balin badira ez da beti aisa horren ikustera argiki. Hartakoz azken aste horietan elementü berri elibat agertü dira karta INTERAKTIBO elibatekin.
Osagarrigintza agentziako ARSaren emaitzak agertzen dira https://actusdocs.fr/eau-potable/ webgünean herriz herri. Han Xiberoko 12 herri agertzen dira iranja kolorez kalitatearen gatik.
https://www.chemicalinterests.fr/pesticides-carte-interactive webgünean aldiz, gure huran agertzen diren peztizida eta puzuen herexak ikusten ahal dira. Hor ere herriz herri emaitzak ikusten ahal dira eta üsü agertzen diren molekülen artean glifosata elkitzen da.
Allande Errezaret hur alorreko injeniürrarekin emaitza horien barnatzea egin dügü