Xiberoko oihanak, beste leküetan bezala zaintürik dira profesional zonbaiteri esker.
Hur mentsak oihanen erritmoa hausten ahal lüke eta hau hiltzen.
Azken astetan hur ments izan baldin bada, gure oihanek ez düe orano sufritzen hortaz. Berriki baizik ez dira zaintza egoera larrian sartürik izan.
Sü arriskü güti bada, nahiz eta beti kasü egin behar den süen %90a gizakiaren ondorio beita. Eta bedatsean izan diren hur erreserben gainen orano bizitzen dira.
Bena aste zonbait hola jarraikitzen badü zuhainen zikloa hausten ahal luke.
Xiberoan dütügün oihanetan bortüetakoak dira osagarri hobeagoan, hur haboro errezebitzen beitüe.
ONF-ekoek dioie hur gütiago behar diren ezentzien lantatzeko prest direla. Kanbiamen klimatikoa hobeki jarraikarazteko.