Kültüran emazteen parte hartzeaz informazio transmizione eskaza da. Hartako talde bat montatü zen 2021an historia horien biltzeko.
Aspaldiko uste edo sineste zahar baten kontre lekükotarzünak biltzen dütü « Gure ondarrea » xedeak. Joana Etxart, Xantiana Etxebest eta Ihitz Iriart azken urteetan eramaiten düen lana da : kültüran aktibo izan direnen esperientziak eta bizipenak biltzea.
Emazteen parte hartzeaz informazio eskaza eta transmizio mentxaz ohartürik, eüskal herriko unibertsitateko Aitzpea Leizaola antropologoarekin analisi lan bat eramanen düe libürüxka baten elkitzeko.
Bestalde konferentziak eman nahi dütüe. Lehena barantailaren 21an date Pitxu gaztetxearekin Tokiaren egongian gaüko 8etan.