Ttipidanik, maulen dantza ikasi badü ere, 16 urteetan Hannahk Marseillako Dantza Eskola Nazionala integratü züan.
Astean zehar 20 oren dantza badütü, izan dadin dantza klasiko edota dantza garaikidea. Dantzaz gain, eskola horrek proiektüak antolatzen dütü antzerki, kantore eta giñarren azkartzeko kurtso zonbait bezala. 3 urte baratzen zaio eskola hortan, eta iragan urtean bezala Hannah-k batzarri etxe batetan jaten eta lo egiten dü.