Estatü gabeko bi popülüen arteko mügimentü ideologikoak aipatüko dütü Christiane Dunoyer Franco-provençale estudio zentroko züzendariak arrats hontan 21:00etan.
Harpitanya, Italiako Val d’Aoste, Frantziako Savoie eta Suitziaren artean behexirik den lürraldea da. Han harpytaniera edo franco-provençal hizkuntz minorizatüa egarten düe. 1970 hamarkadan, Eüskal herrian bezala, haien hizkuntza eta herria aldarrikatzen hasi ziren. Eüskal herriko eta Harpitanyako militanteen artean harremanak balin baziren ere, haien historia ez da etsit gure bera izan.
Hori dü aztertüko gaur (arramaiatzaren 2an) Christiane Dunoyer antropologoak Atharratzeko Prefostan 21:00tan.