Igaran urtean arauen arintzeko xedeak eztabadak sortü zütuan departamendüko sindikatu handienean. INAO-k ideia baztertü duanatik harremanak goxoago dira.
2025eko urtearen bilana egin düe ostegünean (urrietaren 15an) Maulen AOP Ossau-Iraty sindikatüko kideek. Urte hona izan da %5ez goratü beitire haien produkzionea bai eta salmenta.
Arautegiaren arintzea geroari so egin nahi bazen, biharkoaren aipatzeko kanpoko kabinet bat jinarazten düe, zoin dütüen helbürüak finkatzeko.
1115 partelian desberdin badira barnen : 922 ezne ekoizle, 163 gazna egile, 13 gaznategi, 13 soto edo zedari eta 4 ezne biltzale. Urte bat lehenagori konparatzez 47 galtze eta 11 parteliant berri atzaman dütü. Haboxienak erretretala joan beitira dira elki AOPtik.
Estüdio bat eraman düe ere : ze etxalde motak ze etekin elkitzen züan ikusteko. Hortan ez da elkitzen modelo bat bestea beno hobe denik, izan ardi saldo handia üken ala ez, ezne hanitx ekoiztü ala ez, bortüala eraman ala ez. Honen arabera kasü orotan etekin güti eta handi dütüen etxaldeak badira.
Jateko üsantsak kanbiatzen direla ohartü dira ere, bazkal ondotik geroago eta gazna gütigo jaten beita. Frantzia heineko püblizitateak jarraikitzeko gogoa baldin badüe, 35-50 urtekoentako pentsatürik izanen dira, orai arte 50 urte beno haboroko püblikoa zelarik helbürü.