Hartzidürak ezagütarazteko xedearekin jarraikitzen dü Hartzidüraren bestak

Hartzidürak edo fermentazioneak gure egünoroztako elikagaietan atzamaiten dütügü bena bere hontarzünak ez dira aski ezagütürik Hartzidüraren bestako antolazaleen ustez.

Hartzidürak ezagütarazteko xedearekin jarraikitzen dü Hartzidüraren bestak
Maitena Inchauspe, Hartzidüraren bestako antolazaleetarik bata. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2025/05/23 09:23

Igan urtean lehentze ospatü zen Hartzidüraren besta Maitena Inchauspe eta Jean Philippe Lanougere ekoizleek süstatürik. Hatsarretik, osagarriarentako eta gure üngüramenarentako interesgarri diren hartzidürak ezagütarazteko xedea züen.

Aurten 2 egünez ospatüko da ordin, maiatzaren 24 eta 25an. Astebürü osoan Urdiñarben jateko eta edateko, ekoizleen merkatü bat, trükaketa güne bat, mintzaldiak eta tailerrak pentsatürik dira handi eta ttipirentako.

Amaia Castorenek igante goizan 10:30tan "Elikadura dominazione sistemen islada" izeneko mintzaldia emanen dü.


Xehetarzünentako ez düda haien facebook orrialdealat hüllantzea : Fête de la fermentation/Hartziduraren besta.

 

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu