Bada orai 4 urte Xiberoko gazteria plantatü dela Pitxu Gaztetxearen arrapizteko. Urte horietan Xiberoko gela ezbardinetan antolatü dütüe haien gaüaldiak, bena 2026 an üngürüada handi bat izan da alkartearentako
Zinka Bizi izeneko alkarteak deliberatü dü bere ostatüaren üztea ber baloreak dütüan alkarte bati, hala nola transmizionea eginik izan den Xiberoko Pitxu Gaztetxearekin

Boztario handi batekin berria errezebitü badüe, horrek ondorioztatzen dütü fres berri zonbait
Gaztetxeak deliberatü dü ordüan erregülarki gaüaldien antolatzea
Lehena Martxoaren 7an, zümatzeko maaskaradarentako bazkaria eta ostatüen zerratzearen ondoko besta antolatüko beitüe
Bena Gaztetxe berriaren lehen gaüaldia izanen da Apirilaren 17an, eta animaleko programazionea segürtatü düe
