(Xiberoa)

Haupa lankiak ozke bat igaiten dü Bildozen plantatzean

Jateko olio eta gizena biltzen eta berziklatzen düan Haupa enpresak 800m²ko lankia bat eraiki berri dü Bildozen. Güne berrian olio biltzeko eta lantzeko kantitatea handitzen ahalko düke.

Haupa lankiak ozke bat igaiten dü Bildozen plantatzean
Pascal Bidart Haupa enpresabürüa. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/09/05 11:24

2011az geroz jateko olio eta gizena biltzen eta berziklatzen dü Haupa enpresak. Mauletik Bildozera joan da eraikin berri eta handiago baten eraikitzeko. 2023tik goiti bio hondarkinak ere biltzen dütü Haupak. Zaleska Sarrikotapeko Mendixkan sail berri bat abiatüko düe hondarkin horien konpostatzeko edo lürbeltz bilakarazteko.

Oraiko egünean 8 langile dira, horietarik 5 kamio gidari, urtean 900.000 tona/litro biltzen dütüelarik üngürüko lauzpabost departamentüetan.

Horiek hola urtean 900.000 euroko sos irabazteak dütüe.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu