1995ean sortürik, Euskal konfederazioak eüskararen alte diren Ipar Eüskal Herriko alkarteak biltzen dütü. Herriko hauteskundeentako kanpaina berri bat eramaiten düe.
Frantzia mailan, Eüskara edo beste hizkuntza minorizatüek ez düe legearen babesik. Horrengatik ardüra ez beita zehaztüa, oroen gain izan behar dela pentsatzen dü Eüskal konfederazioak. Horrentako herriko etxeen heinean egitekoak badirela ohitarazten düe.
Hauteskunde kanpaina izatez haütagei oroer galtotegi bateri ihardestea galdegiten düe, hau 5 ardatz nausitan zatitürik delarik :
-Hizkuntz politikaren baliabideak (eüskara langilerik edo batzorderik sortü nahi den)
- Eüskararen transmisioa (langileak euskara ikas dezen ürratsak eginik direia)
- Eüskararen erabilpena (zerbitzüak euskaraz proposatürik direnez)
- Eüskararen prestigioa ( eüskararen aldeko ekimenetan parte hartzea : korrika, urtaroa...)
- Eüskararen ikusgarritasuna ( komunikazioan ze heinetan eüskara erabilten den)
Hautageier galdinigik da horren betatzea eta bakotxak erraitea ardatz bakotxean zer egin gei düan. Eta lan horren eramaiteko xiberotarrei dei egiten dü haütageier galtotegiaren igorteko.
Arrapostüak oro publikatü gei dütüe ondotik kanpainan pezatzeko helbürüarekin.
Sebastien Caste Jauregi Eüskal Konfederazioneko kidea alkarrizketatü dügü.
Azaroaren 21 baionan eüskaren koofizialtarzünaren galtegiteko manifestazione bat antolatü gei düe ere aurten.
