Hauteskundeen hüilantzea senditü da bardako Mauleko kontseilüan

Eskualdeko kontüen kanberaren erraner ihardetsi dü Louis Labadotek. 2025eko ez düe mailegürik eginen, horrek erran nahi dü inbestizamentü güti badatekeala.

Hauteskundeen hüilantzea senditü da bardako Mauleko kontseilüan
Hauteskundeen hüilantzea senditü da bardako Mauleko kontseilüan. XIBEROKO BOTZA
Xiberoko Botza
2025/04/01 16:11

Sekülan beno jende eta hedabide haboro bazen. Kontseilüak berak, bi oren eta erdi iraun badü, ondotik auzapezak prentsaitzineko bat egin dü. Hortan Eskualdeko kontüen kanberaren erraner ihardetsi dü Louis Labadotek.
2024 urteko bilanaren aipagei horrek, 2025eko aitzinkontüek beno, inportantzia haboroxiena bildü dü. Bai prentsaren aldetik, baita aüzapezaren aldetik. Haren erranen arabera, zorren heina alerta heinean zen jadanik boterea hartü züelarik. Eta halaber jarraikitzen dü. Hortarako, 2025eko ez düe mailegürik eginen. Horrek erran nahi dü inbestizamentü güti badatekeala. Mixel Etxebest, auzapez ohiak, dio kontüak ez dütüala hein hain txarrean ützi.
EH Baiko Beñat Elkegarayek inbestizamentü eza eta ebilmoldearen gastü handiegiak salatzen dütü.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu