Pastoraletako kantore, azken urtetako aktüalitate eta hainbat ausarketa izanen dira libürü hone gei orokorrak.
Maiatz argitaletxearekin, bere lanen antologia bat argitaratü dü. Hau 3 partetan zatitürik delarik, lehenean idatzi dütüen pastoraletako kantoreak argitaratü dütü. Bigarren partean azken urtetako aktüalitateaz edo agitütakoetaz hainbat testu badira. Ez direnak sekülan argitaratürik izan, horietan Aita Junes Casenave-Harigile, Pierre Charriton, Allande Socarros eta ere Altsasuko auzia dütü aipatzen. Horietarik zonbait olerki maneran idatzirik direlarik.
3. partean hainbat ausarketa dütü aipatzen hor ere bai gei desbardinetarik iragaitez. Izan Eüskal etxeak, testu antirazistak, hizkuntza txipietaz…Hots xiberotarrez irakurtzeko parada ezinago hona proposatzen dü.