17. aldikotz egonaldi bat antolatürik da Baionako, Landesetako, Agen-eko, Tarbes-eko eta Paueko ikasleen artean. Igaran urtean bezala Irabarneko jauregian egin düe aste bateko egonaldia.
Esperientzia berezi bat proposatü nahi da gazteer, aurten 60 bat ikasleek izena eman düe aste batez pieza desberdinak ikasteko eta kontzertü baten emaiteko. Aurtenko errepertorioan ahaide sinfoniko klasikoak : Bethoven, Chabrier edo de Busy bezala bena ere XVII. Mendeko müsikari, müsika Barrokoari atentzione berezi bat ezarri düe Lalande, Purcell edo famatüena Vivaldi-ren obra zonbaitekilan.
Egün oroz zortzi orenez müsikan ari dira, goiz eta arrats. Soka instrumentü, aide, kobre, perkusione bena ere Clavecin bat erabiliko düe. Urte oroz bost kontserbatorioetarik bat bada antolaketaz axolatzen, aurten Tarbes-koaren ützülia izan da. Eta horrentako Cedric Cieutat orkestra bürü lanetan erauntsi dü, eta beste zonbaiten lagüngoarekilan, horietan Laurence Martinaud, arrabita joile eta müsika Barrokoan aditüa.
Egonaldiaren emaitza arrats hontan entzüten ahalko da, urrietaren 30 hontan. Urdiñarbeko herriko gelan 19:00etarik goiti. Kontzertüa kitorik date. Marijane Cachenaut eta Beñat Del Bosque ikasleer mikroa lüzatü dügü bai eta orkestra eramaileer.



