Herbesteratzea aipatüko da aurtenko Tulalaikan

4. aldia da Pagolak ikastolen besta errezebitüko düala

Herbesteratzea aipatüko da aurtenko Tulalaikan
Tulalaikako antolazale zonbait
Iulen Guiresse
2025/05/26 16:50

4. Aldia da Xiberoko ikastolek eta Lartzabaleko kolejioko aitetamek besta hau antolatzen düela.
Müsika, antzerki, dantza, bertso, haurrentako jokü.. proposamen andana bat izanen da arramaiatzaren 8an Pagolan.
Aurtenkoan Miñan Amets Arzellus-en libürütik hasiz, ikastola bakotxean herbesteratzea lantü düe ikasleek. Eta pentakostako aste ondar hortan, eraiki düen erakusketa zonbait ageri dirate. Bai eta Don Brosco alkarteko gazteek antzerki bat emanen düe, Kongo-ko dantzari bat izanen da, Afrika-Baiona alkarteak axuri beltzaren berrinterpretazione bat eginen dü…
Egüerditan zikiroa badate Kuxkuxtu eta Murgik animatürik, horrentako izena eman behar da arramaiatzaren 1a beno lehen : 06 81 81 14 39 zenbakiala (arramaiatzaren 1a beno lehen).
Eta müsika aldetik, talde berri eta talde famatü zonbait badirate : Amooma – Xak - Su ta gar - Spartak Dementziala - Zeze.
Maule, Donapaleu, Garazi eta Atarratzetik, autobusak  antolatürik dira 8 euroren trük (erosgei Atharratzen M’Aude saltegian, Mauleko Euskaldünan, Garaziko Cafe de la paix eta Donapaleüko Amikuz echos-n). Goizeko 10 etan partitüko dira eta gaüko 1etan arra sartüko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu