2015ean sortü zen Herrauskorritxe izeneko günea Atharratzeko Tursima bülegoaren gainen. Orai erakusketa gela bezala erabili nahi da geroago eta haboro eta horrentako lehen proposamen bat badüe maiatzaren 29a arte ikusgei.
Igaran astean estrenatürik izan da Maskarada izeneko erakusketa. Berritza alkartea eta turisma bülegoa juntatü dira horrentako. Hontan Eliane Heguiaphal-en 10 bat argazki ikusten ahal dira bai eta Maskaroa ikusgarrian erabili züen jantzi eta maska zonbait. Xehetarzünak bildü dütügü Laida Camus Etxekopar, turisma bülegoko langilea eta Mathieu Haristoy Berritzako langilearekilan :