Herriko etxeak lekü berri horik estreinatü dütü igaran neskenegünean.
Üda hatsarrean obrak ürrentürik izan ziren 200 000 bat euroko inbertitzearen ondotik. Herrian komitate eta elkartzeko güne baten mentxa aipatzen zen aspaldian. Herriko etxeak finantzamentüak atzaman eta, xedea gaüzatü dü. Üda hontan jadanik 30 bat herriko ekipek parte hartü düe besta batzordeak antolatü lehen petanka txapelgoan.


