Hezkuntzan ere sexismoak errola handiegia dü

Igantean hezkuntza ez sexistaren nazioarteko egüna ospatüko da. Hezkuntzan sexismoaren errolaren galtozkatzeko momentü bat eskeintzen düana.

Hezkuntzan ere sexismoak errola handiegia dü
Pottikoer urdinaren eskaintzea eta neskatiler arrosa kondizionamentü sexistaren barne da. ANONIMOA
Iulen Guiresse
2026/06/19 11:39

Ez gira ohartzen gaztedanik dütügün interakzione sexistak : haur batekin aritzez, izan hitzetan, oparietan bena ere harekiko dügün portaera kanbiatzen dügü neskatila ala pottiko bateri ari bagira.

Potikoer adibidez ez zaie üsü fisikoaz ala janzteko maneraz oharrik egiten alta neskatiler bai. Oparien aldetik panpinak edo balu baten eskaintzearen haütatzeko sexuari gira oinarritzen. Eta horrek haurrak portaera zonbaitetara pusarazten dütü. Adibidez neskak edertarzünari inportantzia baten emaitearen inportantzia inplizitoki erakasten zaio...

Eskoletan den kanpoko tenoreetan adibidez ikusten da nola espazioa behexirik den. Haboxienetan leküaren %80a hartürik da pottikoengandik baluarekin aritzeko eta neskatilak bazterretan egoiten dira elestan edo beste aktibitate zonbaiten egiten.

Azken mentean kanbiamenak agertü badira, hezkuntza parekide (égalitaire) batetara heltzeko orano bada lan eta hortaz sentsibilizatzeko igante hontan Nazioarteko egüna bada.
Honen hobetzeko ze egiten ahal den aipatzen deikü Clara Wolfram, sexualitatea eta generoaz aditüa.

Interesgarri izanen zaizu