Igaran urtean lehen eginik, Plazara, AEK, Udaleku, Dindaia eta Ebete alkarteek düe hau proposatzen familia osoarentako eüskarazko egonaldiak.
Lehentze dira Xiberoala jin, Irabarneko jauregian egon beitira igaran astean, Eüskal Herri osotik jin diren familia zonbait.
Behar batetarik abiatü da, familia zonbaitetan nahiz eta eüskara jakin edo ikasi den, ez da egarten. Eta üsantsen kanbiatzeko aste bateko egonaldia egiten da. Goizetan kurtsoak proposatürik dira aitetamentako eta haurrentako aktibitateak. Arrestiez aktibitate eta bisitak alkarrekin egiten dütüe eta arratsez kümit zonbait üken dütüe.
Bigarren urtea baizik izanik ere arrakasta bildü dü, galto lekü beno haboro üken beitüe.
Ageriko ondoko urtetan ea eskaintza hau hedatüko denez.
Maddi Bordagaray Udaleku-ko züzendaria eta aitetama zonbait alkarrizketatü dütügü.