(Xiberoa)

Homofobia orano hor da elizatiarren parte batetan

Abendüaren 29an agerarazi ohar baten bidez, Baionako apezküpüa Marc Ailletek benedikazionea üken nahi düen LGBT+ kolektiboko jentek, Jainkoaren borondatearen jarraikitzera deitü dütü eta konbertsione terapiak proposatzen dütü.

Homofobia orano hor da elizatiarren parte batetan
Jüje Thiry, ALTXALILIKO kidea. XIBEROKO BOTZA
Beñat Larrory
2024/01/05 17:15

ALTXALILI eüskaldünen LGBTQI+ kolektibokoek bat egiten düe "sos homophobiekin" apezküpüaren erranen salatzeko. Ohartarazten düe konbertsione terapiak legez kanpo direla ere. Aita saintüaren erranetan aitzinatze bat ikuste düe aldiz, ttipi izanik ere. ALTXALILI kolektiboko alkarteak jarraikiko dü güdükatzen homofobiaren kuntre eüskaraz eta bestaren egitez. "Bekat’oros" izeneko egünaldia arraegin gei düe dagün bedatsean Atharratzen iragan urtean egin zen bezala.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu