Hor hor taldeak bere lehen diska grabatzen ari da

Düala 12 urte sortürik, zonbaitetan hitzak asmatü badütüe, hebenko eta kanpoko olerkilari zonbaiten testuak müsikatü dütüe ere : Manex Lanatua, Itxaro Borda, Gionno, Francis James, Ttittika Recalt, Joxean Artze, Goliarda Sapiensa, Marcelle Delpastre.

Hor hor taldeak bere lehen diska grabatzen ari da
Maika Etxekopar kontrabaxuarekin eta Elsa Oliarj-Ines gibelean. Boxoako stüdioan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2025/12/09 10:32

Kantu txapelketa batentako zen sortü hirukotea : Elsa Oliarj-Ines kantorean eta teklatüan, Maika Etxekopar kantorean eta kontrabaxuan eta Claudine Arhancet kantorean.

Eüskaraz eta frantsesez emaiten dütüe hen kantoreak eta hen bürüa sailkatzen düe trad-pop-polifoniko bezala.
Igaran astean egon dira Oihan Oliarj-Ines en studioan, Atharratzeko Boxoa etxean honen grabatzeko. Dagün urtean elkitzeko gogoarekilan.

Hantik igaran gira grabatzen ari zirelarik eta bideo bat grabatü ere.


Interesgarri izanen zaizu