Huntington eritarzünaz sentsibilizatzeko lan bat egin da Xiberoan

"On détonne contre Huntington" alkarteko ordezkariak Irabarneko jauregian ziren iragan astean.

Huntington eritarzünaz sentsibilizatzeko lan bat egin da Xiberoan
"On détonne contre Huntington" alkarteko kideak.
Ximun Üthürralt
2026/08/06 09:24

Pirripitaz ehünka kilometro egin zütüen Irabarnerat heltzeko, eta biharamenean ere Hendaia arte bizikletaz joan dira. Bada 9 urte halako balentriak egiten dütüela, izan Europa zeharkatzea bi astez bizikletez, Mont Blanc mendiala igaraitera, Kilimandjarora ala beste. Alkarte hori, familia batek züan sortü. Aita, Huntington eritarzünaz hunkirik düe, eta hortaz sentsibilizatze lan bat eta sos biltzeko helbürüa düe familiakoek. Bi haurretarik bata ere eritarzünaren eramaile da, eta 40 urte altexean agian eritarzünaz hunkirik date. Artean urte oroz kirolaren bidez sentsibilizatze lan hori eramaiten dü alkarteak. Ohitaz dezagün Kataluniako Perpiniako Argeles Sur mer herritik horra zirela, bizikletez, arren pirineoak osoki zeharkatürik. Aurten, Huntington eritarzunaz honkirik den aitak Hendaiako Marin ospitalean egonaldi bat eginen dü.

Eritarzün eta sensibilizazio bidaje hortaz xehetarzün haboroen biltzeko, Théo Pouillet, semea eta alkartearen sortzaileetako bataren gana hüillantü gira.

Interesgarri izanen zaizu