Eüskal Hirigüne alkargoako lürralde orotan ez da ber heinean kudeatürik hura. 2027an entrepresa pribatüekin eginik diren kontratüak oro ürrentürik dirate. Eztabada izanen da ordüan osoki kudeaketa pübliko baten ükeitera
Agorrila hatsarreko idortearen ondorioak orano senditzen dira nahiz eta ebi aminibat erauntsi duan.
Departamentü hontan biltzen dira idorte komisione bat hurraren aktür desbardinak eta estatüaren ordezkariak biltzen dütüanak. Horietan Euskal Hirigüne alkargoko hur edangarriko bürüak parte hartzen dü.
Ipar Eüskal Herrian 3 erreka nausietarik ekoizten da hurra, bat hein normaletan baldin bada, Mauleko eta Senperekoak ez dira behar diren heinean ebilten.
Horrentako ahal bezain guti erabiltera galteginik da jenter. Erran behar da Frantzian beno haboro kontsumitzen dügüla 180 litrotan beigira biztanleka 149 delarik batazbestekoa.
Euskal Hirigüne alkargoa denetik lekü zonbaitetan osoki püblikoki küdeaturik bada, beste lekü zonbaitetan parte zonbait pribatüari ützirik da. Kontratü horik oro 2027an ürrentü behar lüküe eta eztabadak sortzen ahal lütüke.