(Xiberoa)

Hur margo erakusketa bat Mitikilen, neskenegünean estrenatürik!

"Aquarelle" edo hur margo motako pintrüa erakusketa bat ikusgai da Mitikilen. Laurent Caudinek bere obrak agerrarazten dütü baita bere ikasle elibatenak ere bai. Erakusketa arramaiatzaren 22an hasi bada estrenaldia neskenegün hontan date.

Hur margo erakusketa bat Mitikilen, neskenegünean estrenatürik!
Mitikileko Laurent Caudine-en hur margo bat. LAURENT CAUDINE
Ximun Üthürralt
2026/06/24 12:05

"Aquarelle" edo hur margo motako pintrüa erakusketa bat ikusgai da Mitikilen. Laurent Caudinek bere urteko obrak agerrarazten dütü, lehengo lan ejerrenak baita bere ikasle elibatenak ere bai.

Arramaiatzaren 22an hasi bada erakusten, üztailaren 8a arte iraünen dü, jakitez arramaiatzaren 27an, hots neskenegün hontan eginen düala estrenaldia, arrestiriko 6 orenetan. Hori prefosta bere Mitikileko atelerian, hots Ospitalepeko bidean. Jakin erakusketa zabalik dela egün oroz 14h30tarik 18h-tara.

Bestalde deitzen ahal düzüe 05.59.28.32.81-eala.

Interesgarri izanen zaizu