Hur mentsa senditü da xiberoko bortüetan

Üda hontan bero azkarrak izan dira, eta bereziki bortüetan. Klima kanbiamen horrek hur mentsa ondorioztatü dü Xiberoko olhentako horien artean Pixtakoa eta Arratzolatzekoa

Pista izeneko olharen argazki bat
Pista izeneko olha bortükaren sasuan. XIBEROKO BOTZA
Maider Arrossagaray Zügün
2025/09/11 09:17

Agorrila hatsarrean ez zen jadanik aski hurrik artaldeentako, horri bürü egiteko bi egünetarik behin Xiberoko sindikatak hur eramaiten züan bi olha horier.

Hur mentsa jadanik agitü zen 2022an, bena zalheska üthürria arra partitü zen, aurten aldiz sasu ürrentzean ez da orano arra partitü.

Bero azkar horiek lotsa sorrazten düe Xiberoko artzainer, geroan ez beitate posible hala jarraikitzea eta egün oroz kamiu baten jinaraztea.

Xiberoko sindikatak jakinarazi dü bedatseko elkibide bat atzamanen züela hurraren berriz biltzeko.

Pista olhako artaldea

Interesgarri izanen zaizu