Huraren zaintzeko legeztatzea ahintzen dü orano frantses gobernüak

Huraren zaintzeko legedia kanbiatzen dü Frantses estatüak. Orai artino hur tiratze eremü edo zone de captage bezala behezirik ziren Frantziako 33 mila güne, peztiziden baztertzeko helbürüz.

Huraren zaintzeko legeztatzea ahintzen dü orano frantses gobernüak
Thomas Erguy laborantxako ingeniürra
Beñat Larrory
2026/10/09 10:05

Hur edangarriarentako parte handiz erabilik dira zaintürik diren eremü horiek. Horren gatik ez zen peztizida hein bat gaintitzen ahal eta eremü horien kantüan ez zen arren puzurik erabilten ahal.

Duplomb legeaz geroztik, hunhartzen den peztizida heina goratü da eta horri esker milaka güne zaintze mesüra hortarik baztertürik izanen dira. Setemeraren 18an gobernüak hur tiratzeen batzordea bildü dü eta parte harzale oroek salatü düe mesüra berri hau.

Hurra aisago kozatüko düala, eta kozatü ondotik ez dela gibel arrajiterik ohartarazi düe. 33 mila hur tiratzetarik 6000 dira zaintürik orai artino eta 2000 tara apal lio hunhartzen diren peztizida heinak goratzen badira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu