Hurra ments eta sü arrisküa badira bortüetan

Nahiz eta azken egünetako ebiak hon egin düan, bortüak idor izaiten jarraikitzen dü

Hurra ments eta sü arrisküa badira bortüetan
Bortüetako bazterrak idor dira, eta sü arrisküak hor dira. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/08/17 15:49

Azken egünez ebia izan bada ere, bortüa beti idor da eta hainbat behi saldo baita, ardi urruxa iaitsi dira, besteak beste Ahüzki eta Bostmendietatik. Alhagia güti izateaz gain, hur eraman behar düe ere bortülarat, ütürriak agortürik direlakoan (Pixta, Lasko, Ugatze baita Urrutxatzen ere bai).

Bestalde bortü goretan har hanitx hedatzen da, ilhortzeak biderkatzen, mihi urdin edo FCO 3.a hedatzen ari da ere bai, bortü apaletan süstut. Eta hori aski ez balitz, üdatiar edo ebiltari elibatek kabaleak lotsazteaz gain, süa pizten düe jakitez bazterrak idor direla eta süte handi baten partiazteko arrisküa badela. Hots berri hon güti bortüetarik.

Xehetarzün haboroen biltzeko, Benoît Tauzin-ren elkarrizketatzera joan gira.

Interesgarri izanen zaizu