Idortearekin egiteko manerak kanbiatü dütüe laborariek

Azken hilabetetako hur mentsa eta beroak ondorio desbardinak ekarri dütü laborantxa mündüan. Ondoko hilabeteetan orano pakatüko düe üda hontakoa.

Idortearekin egiteko manerak kanbiatü dütüe laborariek
Bortüa ez da sekülan hain holli izan hain goiz. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/08/27 10:51

Belarren aldetik beste urtetako ber heinetara heltü badira, ardaillarentako ez da bardin. Arramaiatzeko hur mentsak üztak hanitxez gütitü beitütü (-%50 zonbaitentako). Hortaz gain bortüak idortü dira ere eta hanitxez ere bazka gütiago bazen. Horren ondorio hanitxek kabaleak lehenago jaitsi gei dütüe. Bi arazo horiengatik negüko bazkak emaiten hasi dira laborantxa zonbaitetan eta ez da sekülan hainbeste hur karreatü bortüala.
Negü hontan bazkaren prezioa goratüko da balinba arrenkürak sortzez etxalde zonbaitetan.
Laborariengana joan gira galtegiko ze kanbiatü züen hen egiteko manereetan.

Interesgarri izanen zaizu