Iemenia izeneko fizkzionezko eleberria idatzi dü Alfontso Etxegarai-ek

Hiru libürü autobiografiko argitaratu ondotik (Regresar a Sara. Testimonio de un deportado vasco ; Hitzezko txalupak. Euskal Herria-Sao Tome gutunak ; 58ko gerra) erresistentzia armatüaren aipatzeko beste bide bat hartü dü Alfonso Etxegarai-ek.

Iemenia izeneko fizkzionezko eleberria idatzi dü Alfontso Etxegarai-ek
Alfonso Etxegarai IEMENIA bere libürü berriarekin.
Iulen Guiresse
2026/11/19 09:06

IEMENIA izena dü honek eta azken hamarkada hontan ETA-ko militante bikote baten bizia kontatzen dü. Mündü hau ezagützen du, ETA-ko kidea izan beitzen Alfonso Etxegarai eta 1986etik 2019a arte deportatürik izan zen SAO TOME-n.

2018tik ETA-k bere disoluzioa iragarri denetik, engaiatürik zen militante zonbaiten ixtoria dü kontatzen, bizitza zibilan arrasartzearena, herbesteratzeaz... Horrekin batetan amestütako negoziaketak, bizi diren arima herratüak edota amets estrategikoak aipatzen dütü.

Libürüa ostirale hontan (azaroaren 20an) aurkeztürik date Atharratzeko Kakotxa günean 20h etarik goiti.

Interesgarri izanen zaizu