Azken 23 larrazkenetan bezala Ikaskolien aldi da, hots xiberoko laborantxa ttipietako mozkinen erosteko parada, jakitez ber denboran xiberoko bi ikastolak lagüntzen direla. Azaroaren 22a gabe manatü behar dira, abentüaren 11an esküra emanik dirateke.
Iragan urteko 3 koliak dira, Pettarra, Arbaila ta biologiko mozkinak dütüan Basabürüa izenekoak. 140.000 euro biltzen dütüe ekintza horren bidez, jakitez %90a hegoaldean eta bereziki Gipuzkoa ta Bizkaian saldürik dela. Beste lürraldeetan ere indartzen jarraikitzen düe. Ikastolek 40.000 euro irabazteaz gain, xiberoko laborantxa ttipier erostez 100.000 euroko salmentak ekarten dütüe ekonomiari.
Hortako Ikaskoli izeneko webgünean egiten ahal dira erosketak. Ikaskolien manatzea azaroaren 22a arte egiten ahal da, banaketa abentüaren 11an eginen delarik EH osoan.