Ikaskoliak hor dira egüberriko, biologiko proposamen batekin audela

Azaroaren lehenetik aitzina xiberoko ikaskoliak erosten ahal dira. Bada hogei bat urte orai ikaskoliak arrakasta handia biltzen düala. Ezti, gazna, paxta ala orano sagar jüsez eraikirik diren saskiak proposazen dütüe Xiberoko ikastolek 

Ikaskoliak hor dira egüberriko, biologiko proposamen batekin audela
Xiberoko ikastolen etxenkoen ekipa
Beñat Larrory
2025/11/05 08:49

Hiru saski proposatüko dira aurten, berrikuntza batekin. Pettara Arbaila eta Basabürüa. Berrikuntza gisa aurten lehentze osoki mozkin biologikoez eraikirik den saski bat proposatuko da, Basabürüa saskia. Ikaskoli.eus webgünean manatzen ahal dira eta saskien biltze güneak haütatzen

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu