254 ikasleekin eta 34 erakasle eta langilekin, lehentze hainbeste ikasleer batzarri egiten dü Lartzabeleko Seaskako kolegioak.
71 seigarrener batzarri egin dü Manex Erdoizaintzi Etxart kolegioak. Nahiz eta lekü baratzen den, barne antolaketa berrikusi behar izan düe : kantinarentako üngürüak, erakasleen lanpostüak... Azken urteetan erran behar da geroz eta ikasle haboro sartzen direla kolegioan, püblikotik jinik ere. Celin Toureuil züzendariaren arabera, Seaskako bigarren lizeoa Donapaulen zabaltzeak ahalbidetüko dü ikasle haboroer eüskaraz ikasten jarraikitzea.
Aurten Anje 2026 xedean parte hartüko düe gazteek, Anje Duhalderi omenaldi bat egitez beste kolegioetako ikasleekin.