2024eko üztailan elki zen 5.kaierran, 2. gerla mundiala aztertürik izan zen. Aldi hontan Santo Domingoa joan diren xiberotarretaz eta esklabutzaren komerzioa düe aztertzen.
Hebenko historia lantzen düe eta noiztenka ikerketa horien emaitzak püblikatzen dutue Kaier zonbaiten bidez. Horietan artikülü lüzeetaz gain, horien egiteko erabili dütüen dokumentüak ere nümerizatzen eta ezarten dütüe.
Edizione berri hontan Santo Domingo-a joan diren xiberotarrak dira aztertürik. XVIII. Mentean 80 eta 100 pertsonen artean Xiberotik harat partitü direla estimatzen da. Nahiz eta haboxienak hil diren bidajean edo eritarzünekilan, zonbait xiberoala arra sartü dira fortüna eginik. Lehen haur mestizak agertü dira eta hen aztarnak dütüe ikertzen hortan
Ürrietan 25 Muskildin ordüan aurkeztüko düe 6ak30 tarik goiti Posonpes-enean.
Gaüaldian bat bateko ützülpena eginik izanen da.