Frantziako gobernamentüak ekonomiak egin nahian, leküko kolektibitateer eta eskülder sos pübliko gütigo banatü dü. Horrek ondorioak badütü, ekonomia handiena kültüran egin beita. Intermitenteek nekeziak ezagütze dütüe aurten lanaren atzamaiteko.
Frantzia mailako kültüra obserbaketa zentroak alerta jo dü apirila ondarean. Kültür programazionen apaltzea, estrüktüra kültüral zonbait lanjeran, dagün kültüraldiak eraikitzeko nekeziak... bilana ez da baikor.
Leküko kolektibitateek eta esküaldeek sos lagüngoa gütigo errezebitü düe urte hatsarretik gobernamentüak ekonomiak egin nahi beitzütüan.
Horrek ondorio üken dü süstut kültüran. Adibidez Tolosa herriak kültürari eskeini sos lagüngoak %40ez apaltü dütü, edo akitaniako esküaldeak %6ez. Orotarat 66 miliu euro mentx da kültürarentako aurten.
Horrek kezkak eta kexüak sortzen dütü bai antzokietan, festibaletan eta langileetan. Erran behar da intermitente hanitxek beren urtea ürrentzeko arrenkürak ezagützen dütüela. Inkesta eraman dügü xiberoan dütügün bi intermitentekilan : Gaïa Oliarj Ines antzerkilaria eta Jon Foucher teknikalaria.