Informatikan trebe ez direnentako edo trebatü nahi düenentako ateleria proposatzen dütü Collectif Souletin alkarteak.
Izan Atharratzen ala Maulen, kurtso zonbait proposatürik dira urtean zehar. Horietan ordenagailü (ala tableta bat) baten erabiltera ikasten da, izan administrazione ürratsen egiteko, argazki biltzeko edo ere joküetan aritzeko.
Horra direnen beharrer ihardesten düe horien joanarazleek. Üsüan erretretan diren jenteak dira hor edo ere ordenagailü baten aitzinean egoitea maite ez direnek.
Erran behar da geroago eta behar haboro bada horren ezagützeko, administrazionearen jüntatzeko manera bakarra beita.
Joan gira Atharratzen agitzen den ateleria batetara ikusteko nola igaiten zen.
Interesatürik bazide parte hartzeko Collectif souletin-eri deitzen ahal da 05 59 28 78 89 edo 06 51 79 53 64 zenbakiala.

