Donpaleün diren bülegoetarik, Xiberoaz, Baxe Nafarroaz eta Biarnoko zati batetaz ardüratzen dira.
Artatzeen hobeki antolatzeko inkesta bat partitü du CPTS-ak edo Osagarri Arloko Profesionalen Alkarteak.
Jadanik bedezi ments baldin bada ipar Eüskal herri barnekaldean, geroan ez da hobetüko. Dagün urtetako prebisioneak Frantzia mailan bedezi eskaza handitüko dela dioie ez beita aski formatzen eta orai arte estüdioak egin ondotik edonon instalatzen ahal beitziren.
Ondoko urtetakoaren hobeki antolatzeko, inkesta bat eramaiten dü ordüan bedezier zabalik dena bena ere hebenko biztanler. Bedezi bat üken ala ez, ahal bezain jentek parte hartzea ezinezkoa da problematikari hobeki ihardesteko.
Inkestari ihardesteko : https://forms.gle/WaApYS1uKymunosk8
Jenofa Lamarque CPTS-eko langilea :