8. aldia da inkesta hau eramanik dela Eüskal Herri mailan, eüskararen egoeraren neurtzeko : jakingoaren eta erabilpenaren zertan den jakiteko.
Arramaiatzan hasi dira 5 urte oroz egiten diren bezala inkesta soziolinguistiko bat. Honekilan, gure hizkuntzaren osagarria zertan den jakiten ahal da, bilakaera lantzez.
Aitetamak eüskaldünak direnez, eüskara badakienez, egarten direnez edo ere eüskararekiko düen ikuspegiaz, badira galto desbardinak. Ez düe edonor deitzen lürraldean errepresentatzeko, 2000 pertsona deitü behar dütüe adin eta lurraldearen proportzioz.
Zailtarzün amini bat badüe arrapostüen ükeiteko, bereziki gazteetan. Hau da, 25 urte peko güttiek arrapostü emaiten düe . Horrentako inkestari ihardesteko prest bazide, mail bat igorten ahal düzüe n.jolfre@cohda.fr edo a.anin@mintzaira.fr jakinarazteko prest zidela azken honi arrapostü emaiteko, eta ondotik deitüko zütüe.
Tao Perez Pagolarra, inkestatzailetarik bata da eta alkarrizketatü dügü nola igaiten zen jakiteko.