Internet eta sare sozialak berriak izatez gure gizartean, horien ontsa erabilteko ikasteko behar bat bada, horrentako sortü zen Les promeneurs du net egitasmoa.
Frantses asanbladan eztabaidatü baldin bada sare sozialan debekatzea 15 urte pekoer. Badü urte zonbait intereneten erabilpena erakasteko xede bat eramanik dela xiberoan, les promeneurs du net izenekoa.
Horiek eskoletarik igaiten dira eta interneten erabilpenaz ari dira orokorrean. Ohartü dira adibidez gazte haboxienek autodidaktü bezala ikasten düe informatikaren erabilten. Beste zonbaitek anai, arreba, ahizpa edo kusi batekilan bena güti dira egiazki formatürik.
Sare sozial bat asmaturik izan da pedagogiaren egiteko, eskoletan baizik ez da instalatzen ahal eta hortaz kurtsoak emaiten dütüe.
Xehetarzünak Florian Ploffoin gaztetaz ardüratzen den langilearekin bildü dütügü.
Gazte zonbaiteri ere mikroa lüzatü deiegü jakiteko zer dioien sare sozialen debekatze hortaz :