PNR edo Esküaldeko Parke Natüralaren jonarazleek atelier püblikoetara kümitatü dütüe herritarrak, lürraldean ikusten dütüen problematiken aipatzeko. Ainhoa eta Heleta ondotik, Atharratzeat hüilantü dira hiru geiren üngürüan jenteen abisaren biltzeko
PNRak 111 herri bildü nahi lütüke, Xiberotik Biriaturat eta haütetsiek, esküaldeak, departamentüak, botingoak eta herri alkargoak kudeatüko lükie.
Lürraldearen garatzeko tresna bat litzatekeala dioie abiazaleek bena ez lüke deusere inportzen ahal.
Atharratzeko Etxhaun gelan 60 bat jente hüllantü da ordin PNRaz habororen jakiteko eta problematika zonbaiten üngürüan gogozkatzeko : hura, oihana eta bortüka.
Informazio haboro edireiten ahal dütützüe pnr-montagnebasque.com webgünean.