Iratiko etxoletan jente hüllantzen da

Üda hontan, Pettarrean izan den beroari esker jente andana bat egon da Iratin.

Iratiko etxoletan jente hüllantzen da
Iratiko güneko langileak. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/08/13 16:40

Sasuaren erdia iganik, bilana baikorra da Iratiko güneko langileentako.

Idorteak eta beroteak ondorio txarrak ekarri badütüe, Iratin baikorrak izan dira, jentea eramanen beitüe. Aire freskoago egiten dü gain horietan eta erran behar da animazione andana bat proposatürik direla zerbütxüekin batetan : lo egiteko güne, ibilaldi, jatetxe, ateleria, saltegi, kantaldi… Üsantsa direnetaz gain, frantzia eta Eüskal Herriko xoko orotarik horra den jentea hüllantzen da. Etxoletan, haboroxienik familiek dütüe gaüak igaiten, bena aurten, igan urtean beno jente güttiagoek etxe ttipi horietan lo egin düe.
Josy Arrosagaray güneaz axolatzen denarekin üztailako bilantto bat egin dügü.

Interesgarri izanen zaizu