Iratiko oihaneko zur merkatüa süstatü nahi düe Aezkoa, Garazi, Xiberoa eta Zaraitzuko ibarrek

Poctefa europako sos lagüngoa bati esker jüntatü ziren Iratiko oihana honkitzen dütüan lau ibarrak bortüka, turismoa eta oihanaren kudeaketan alkarlanean aritzeko.

Iratiko oihaneko zur merkatüa süstatü nahi düe Aezkoa, Garazi, Xiberoa eta Zaraitzuko ibarrek
Jean Christophe Arrayet, Lau ibarrak alkartean Xiberoko sindikateko ordezkaria. XIBEROKO BOTZA
Inexa Decung
2026/07/08 09:22

Düala güti, Lau ibarrak alkartekoak bildü dira pagoaren merkatüa mügatik bi aldeetan nolako den ezagützeko eta egünko problematiker ihardesteko. Erran behar da, ikerlarien arabera beroketa klimatikoagatik pagoak nekeziak ükenen dütüala 100 urteenbürüan pusatzeko heben gainti. Bestalde zurran lan egiten düen enpresen transmizionea ez da aisa egiten.

 

Interesgarri izanen zaizu