(Xiberoa)

Iratiko ostatü jatetxea zabalik, apaidü sinple eta giro goxo bat eskeintzeko gogoarekin !

Hazparneko Xuriatea eta Mimi ostatütik Iratiko ostatü jatetxeala jin zaikü Filip Saint Esteben. Üdako bakantzetan egün oroz zabaltüko dü, arramaiatzan asteazkenetik iganteala arte goizanko 9 orenetarik 19etara. Apaidü sinpleak eskeini gei dütü.

Iratiko ostatü jatetxea zabalik, apaidü sinple eta giro goxo bat eskeintzeko gogoarekin !
Filip Saint-Esteben Iratiko jatetxearen joanarazle berria; XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2026/06/19 06:21

Iratiko jatetxe ta ostatüa arra zabalik da!

Arramaiatz hatsarre hontan Hazparneko Xuriatea eta Mimi ostatütik Iratiko ostatü jatetxeala jin zaikü, Filip Saint-Esteben-ek arra hartü beitü. Iratin asteazkenetik iganteala arte zabalik date goizanko 9-etarik arrestiriko 7-etara.

Üztaila eta agorrilan haatik egün oroz zabalik date, sükaltaria zazpi egünetarik 5etan hor datekealarik. Sükaltariak egüerdiko bazkariak bermatüko dütü bena Filip arrestiri ta arratsez plat sinpleak ere proposatzeko prestik datekealarik. Apaidüen aldetik sinpletarzuna date nagusi, prezio apal/normaletan. Sartzeak 8ta 10 euro artean ta platak 14 eta 20 euroen artean dirate.

Jateko eta edateko güne bat beno haboro izan nahi lüke, momentü ta giro goxo bat eskeintzez.

Interesgarri izanen zaizu