Iratiko traila arrahorra da aste ondar hontan

Basabürüko eta Epherra ikastolako aitetamek düe antolatzen ekimen hau 3. aldikotz.

Iratiko traila arrahorra da aste ondar hontan
Iratiko triatloaren antolazale zonbait Epherra ikastolan. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/08/26 16:21

Azken bi urtetan larrazkenean agitü bazen, aurten üda ürrentze hontan agorrilaren 29an aitzinatü düe. Igaran urtean denbora ederrarekin ez bazen arrenkürarik üken, lehen urtean igeskagiako etapa elki behar izan züen hurra hotzegi beitzen.
Aurten berrikuntza bat badate, ibilbide llaburra (laminak) eta lüzeaz gain (basajaun) arteko bat gehitü düe aurten (zezengorri).

Goizeko 9 orenetan hasiko dira lehen lasterkariak. Aurten ere 300 parte harzale badira üngürüetarik horra. Pübliko bezala joaiten ahal da animazione beitate arratseko 8ak arte.

Interesgarri izanen zaizu