Xiberoko ikastoleek antolatü düen triatloia ebi pean hasi bada ere, jentea saldoan hüllantü da Iratirat. 3 lasterkaldi desbardin proposatürik ziren : üngürü handia bedeazka ala taldeka eta üngürü ttipia.
Euskaldün andana bat motibatü dira xede hortan parte hartzeko, eta giroan senditzen zen lagünak hor beiziren arizaleen süstengatzeko.