Iragan ostegünean Irkus Robles Arangiz-en 30 bat tindüen erakusketa handizki estrenatürik izan da Altzürüküko Urrutia jauregian. 30 bat jente hüllantü dira eta pintrüetaz gain hitz hartze eta Amaren Alabak taldearen ta besten kantoreak ere izan dira.
Etxahun, Xalbador, Pitxu, Kabana, dantzari, xorrotx, artzain eta xiberoko hainbat pertsona ezagün ikusgai dira 10 egünez Altzürüküko jauregian. Irkus Robles Arangiz artistaren 30 bat pintrüen erakusketa iragan ostegünean estrenaturik izan da handizki.
Amaren alabak agertzen diren Ederlezi pastoraleko obra bat bazenez kantore ezberdinak eskentzez eskertü düe estrenaldian.
Batzarriaren egiteko Irkus artista hor date irail/setemerearen 28a arte. Erakusketa Altzürüküko Urrutia jauregian ikusgei da arrestiriko 2.30tarik 7tara.