Artetxen aterpe berria atzaman düe Üztaldiko 12 laborariek. Üdako sasuaz bilan positiboa egiten düe eta ordütegia kanbiatzen negüko.
Bezeroek Üztaldiko taldea jarraiki düe Atharratzeat eta herrian izateak klient berri ekarri dü ere bai. Üdan asteazkenetik ostiralelat arresti oroz zabalirik balin baziren, negüko ordütegietarat igaran dira orai. Hots neskenegün goizez hüllantzen ahal zide bai eta ere, berritarzün bat : asteazken arrestiez 15:30etarik 18:30etarat.
Bestalde Üztaldia alkarteak animazioneak proposatü gei dütü negü hontan ATharratzeko beste alkarte zonbaitekilan.