Israelen boikotatzea galtegiteko jünta bat agitü da Bildozeko enpresa aitzinean

Israelekilako salmenten eküatzea galtegiteko astearte goiz hontan Bildozeko Etché Sécurité enpresaren aitzinean mobilizaziora deitü dü Palestina Askatu kolektiboak. Enpresak segürantzazko botak saltzen beitütü Israeleko enpresa bati.

Israelen boikotatzea galtegiteko jünta bat agitü da Bildozeko enpresa aitzinean
Palestina Askatuk deiturik ekintza bat egin dute boikotara deitzeko Etché Sécurité Bildozeko enpresa. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/10/14 11:30

Israelekilako salmenten eküatzea galtegiteko astearte goiz hontan Bildozeko Etché Sécurité enpresaren aitzinean mobilizaziora deitü dü Palestina Askatu kolektiboak. Enpresak segürantzazko botak saltzen beitütü Israeleko enpresa bati.

Lantegiaren aitzinetik bide bazterreala joan dira gero jüntatü 25 bat pertsonak. Banderoletan "Palestina askatu", "Genozidio egileekin komertziorik ez", edota botak Israeli saltzez Etché Sécurité neutro dea? Idatzirik ziren besteak beste.

Alkarretaratze ürrentzean enpresabürüa eta manifestalarien arteko hizketa delako bat izan da. Azkenean züzendariak idazki bat helaraziko zeiela erran deie, mintzatzen zelarik ez zelakoan entzünik.

Interesgarri izanen zaizu