Italianoen ekarpenak denborak ahatzarazi dütü. Portügesak eta espanulak beno lehen , italiako migrazione bat ezagütü züan Biarno eta ipar Euskal Herriko bortüak.
Kableen bidez billuen oihanetik kentzeko teknika berezieri esker iraültza ekonomiko bat sortü züen Xiberoan partikülarzki. Xiberoko jenteekin ezkuntze hanitx izan ziren ere eta geroztik Raschetti, Pellegrinelli, Codega ala Pecol bezalako izenak barnaki sartürik dira.
IKERZALEAK alkarteak lan ausart bat eraman dü ahatzerik izan den istoria horren memorietarat arrekarteko. Lehen mintzaldia Aretan egin da, bigerrena ostirale huntan (28a) Atharratzeko Etxahun salan Pierre Pribatiri esker arrestiko 6 orenetan.
Robert Elizondo :