Itxüraz elestatzeko emankizün bat sortü dü Kanaldudek

Besteekiko eta gurekiko kausitü nahi dügün itxüraz ala ez nahiaz eztabaidatü nahi züen Kanaldudeko ekipakoek.

Itxüraz elestatzeko emankizün bat sortü dü Kanaldudek
Emak Bakia emankizüna. KANALDUDE
Inexa Decung
2025/11/03 10:49

Badakigü gure beztitzeko manera, gure gorpitzaren zaintzeko üsaintxak eta besteekiko erakatsi nahi dügünak zerbait erran nahi düala gütaz bena süstut gure gizarteaz. Horri interesatü nahian, lehen bi emankizün grabatü dütü Kanaldudek adina eta lanaren ondorioak gure itxüra konprenitzeko maneran ikertzeko. Amaia Castorene eta Joana Olasagastik düe kumesa joanarazten. Abentüan beste bi grabaketa egin nahi dütüe hezkuntzaz eta talde efektüaz. Hartako lekükotarzünak txerkatzen dütüe eta izen emaiteak hartzen  info@kanaldude.eus helbidean.

Bestalde denbora horietan Kanalduderen webgünean edireiten ahal dütützüe Xiberoaz erreportaje desberdinak : Masterklaz ikusgarria, Altzürüküko gaüaldia eta Irkusen azken erakuska Altzürükün.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu